Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 bertso saioa elgoibarkoizarra egana3Aurten ere punta puntako bertso jaialdia antolatu du Elgoibarko Izarrak, Udalarekin lankidetzan, Eguberrietarako. Abenduaren 28an izango da, Herriko Antzokian, eta sarreren aurre-salmenta abenduaren 12tik 23ra izango da.

Sarreren aurre-salmenta abenduaren 12tik 23ra izango da, eta Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen egoitzan eros daitezke. Epe hori amaitu ondoren, sarrerarik geratzen bada, egunean bertan salduko dira Herriko Antzokian. Sarreren prezioa 11 euro izango da; 10 euro Elgoibarko Izarrako bazkideek.

Esan bezala, bertso-jaialdia abenduaren 28an izango da (eguaztena), Herriko Antzokian, 22:00etan hasita.

Hona hemen Elgoibarko Eguberrietako bertso-jaialdian àrte hartuko duten bertsolariak:

  • Maialen Lujanbio
  • Andoni Egaña
  • Oihana Iguaran
  • Amets Arzalluz
  • Unai Iturriaga

Gai-jartzailea: Uxue Alberdi

 

2015eko saioko bertsoaldi onenak bertsoa.eus webgunean ikus daitezke. 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza