‘A los pies del caballo’ liburua argitaratu du Justo Arriola elgoibartarrak

Barren.eus 2016ko abe. 2a, 07:58

Espainiako Estatuak heroina armatzat erabili ez zuela zioen artikulu batek sortutako eztabaida digitalean parte hartzen ari zen Justo Arriola (Elgoibar, 1966), gai horri buruzko liburu bat idazteko beharra sentitu zuenean. Berak kontrakoa defendatzen zuen: Euskal Herrian heroina zabaltzeko interes politikoa egon zela 80ko hamarkadan.

Justo Arriolaren ustez, indar polizialen eta heroinaren arteko loturaren ebidentziak batuko zituen liburu bat falta zen. Juan Carlos Usó zen eztabaidako artikuloaren idazlea. Harekin harremanetan jarri zen, eta hark ere animatu zuen liburua idaztera. Ia bi urteko lanaren ostean, A los pies del caballo liburua argitaratu du elgoibartarrak, Txalaparta argitaletxearekin. Argitaratu duen estreinako libururako dokumentazio lan mardula egin du: Garai hartako aldizkari, egunkari eta liburu pila bat irakurri ditu, eta Euskal Herriko eta Elgoibarko errealitatea jaso du liburuan. Testigantza errealak ere bildu ditu, eta bere azalean bizi izandakoa ere jaso du. Durangoko Azokarako aurkeztuko du A los pies del caballo. Narcotráfico, heroína y contrainsurgencia en Euskal Herria izeneko liburua.

Irakurri hemen Justo Arriolak BARREN aldizkariari eskaini dion elkarrizketa (1014. zenbakia 2016-12-02 -PDF-)