Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 jaiotza lehiaketa irabazleaGabonetako Jaiotzen 30. Lehiaketa antolatu du Parrokiako Katekesiak abenduaren 11rako, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Jaiotzak familian edota lagun artean ere egin daitezkeela jakinarazi dute.

Jaiotzen Lehiaketara aurkeztuko diren lanek Jesusen jaiotza irudikatu beharko dute, baina materiala norberak aukeratu dezake. Izena emateko bi aukera daude: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidalita (abenduaren 9a baino lehen) edo abenduaren 10ean parrokiako lokalera joanda, 11:30etik 13:30era.

Lehiaketa bera abenduaren 11n izango da, domekan. Lan guztiak 11:00etarako San Bartolome parrokiako arkupeetara eraman behar dira, eta meza ostean egingo dute sari banaketa. Irabazleek garaikurra jasoko dute, baina parte hartzen duten guztientzako egongo dira opariak.

Iaz, 22 jaiotza aurkeztu ziren lehiaketara, eta Leire Egurenek eta June Arregik aurkeztutako lanak lortu zuen lehen saria. Kanaberekin eginiko jaiotza aurkeztu zuten.

 jaiotza lehiaketa irabazleak Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza