Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

imagjinarioa elgoibar izarra 5.saioa orokorAmaitu da Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean antolatu duten Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez ikastaroa, eta antolatzaileek bost kronika bidali dizkigute, ikastaroak eman duena elgoibartarren artean zabaltzeko. 

Une batean ikastaroa airean egon bazen ere, jende gutxik eman zuelako izena, azkenean osatu zen 16 laguneko taldea, eta, antolatzaileek esan digutenez, jendea oso gustura egon da Gotzon Barandiaran idazle-musikariak eta Rafa Rueda musikariak zuzendutako hamar orduko ikastaroan. 

Beraz, ikastaroan parte hartzeko aukerarik izan ez duzuenontzat, hona hemen euskal idazleen eta musikarien artean sortutako kantagintzak gure imajinarioan laga duen arrastoaren laburpen txiki bat.   

1.- Kronika: Euskal Herria eta euskal herritarrok ulertzeko gakoak azaleratuko dira aztertuko ditugun kantuetan.

2.- Kronika: Herrimina, natura, espetxea, bakea, mespretxua ... erbesteari edota gerrari begiratzeko berbak. 

3.- Kronika: Zertarako idatzi eta kantatu?  

4.- Kronika: 1980: zer da euskaldun izatea? 

5.- Kronika: Gaur egun, zein da kantatzeko edo idazteko motiboa? 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza