Hazhe: "Musikatik bizitzeko herrialderik txarrena da Espainia"

Barren.eus 2016ko aza. 13a, 14:49

Erik Cunningham Sarabia dago Hazhe musikariaren atzean. Aita estatubatuarra du, eta ama Elgoibarren jaioa. Zaragozara bizitzera joan zen ama, eta Ameriketako Estatu Batuetako militar bat ezagutu zuen han. Bikote haren harremanetik jaio zen Erik. Gaur egun hip-hop ekoizle nabarmenetarikoa da Espainian.

Hazhek 13 urterekin hasi zuen musikan egin duen ibilbidea Zaragozan, eta harrezkero izen bat egin du Espainiako hip-hop panoraman. Hamalau lan argitaratu ditu bakarka eta hainbat hip-hop taldetan ere aritu da: Cloaka Company, Rapsusklei &Hazhe, Fuck tha posse, Gran Purismo, Mala Juntera edo Hazhe eta Accion Sanchez, besteak beste. Baina, batez ere, ekoizle lanetan nabarmendu da. Hazhek BARREN aldizkariari eskaini dion elkarrizketan (BARREN 1011. zenb. PDF) azaldu ditu bere ibilbideari eta beste hainbat konturen inguruan dituen iritziak. Egiten duen musika entzuteko, hona hemen adibide batzuk: