Mikel Hernandez Abaituak ‘Airearen isla’ nobela aurkeztu du

Barren.eus 2016ko aza. 9a, 10:35

Mikel Hernandez Abaitua idazle elgoibartarrak Airearen isla (Elkar) izeneko nobela berria aurkeztu zuen atzo Donostian. Nobela psikologiko errealista bat sortu du Abaituak, espazio-denbora zehatzetan kokatua eta giza harremanetan zentratua.

Adin ertaineko gizon bat da Airearen isla (Elkar) nobelako protagonista, ogibidez irrati-esataria, rock eta pop zaharrean espezializatua, eta aldi berean literatur kritikaria, nora ezean sentitzen da neska-lagunak utzi duelako, baina laster hasiko dira berri onak sortzen bere inguruan: neska autobus-gidari bat ezagutzen du, harreman posible bat ekar dezakeena; editore lana eskaintzen diote argitaletxe batean, bere idazle miretsienarekin lan egiteko aukera emango diona... Protagonistaren izaera txepelak, ordea, pikutara bidal dezake dena. 

Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editorearen hitzetan nobela psikologiko errealista bat sortu du Mikel Hernandez Abaituak, espazio-denbora zehatzetan kokatua eta giza harremanetan zentratua, idazleen munduko trapu zikin batzuk ere kontatzen dituen arren. Estilo pausatua erabili arren, kontakizunaren interesak irakurlea harrapatu eta berarekin darama orriz orri. “Klasiko bihurtzen ari den gure idazle handi baten itzulera, pertsonaiekin batera bizitzan funtsezkoa zer den galdetzera garamatzana”. Joan-etorri bat Euskal Herritik Amerikara, 40 urteko bidaia bat gure historian barrena. Non bilatu hiltzailea, etxe barrukoak direnean gorrotorik zitalenak?

 • Fikziora itzulera

Mikel Hernandez Abaituak (ikus bibliografia) 2001n idatzi zuen fikziozko azken eleberria: Ohe bat ozeanoaren erdian (Erein). Ordutik, doktore tesia eta ez fikziozko hainbat lan idatzi eta kaleratu ditu, baina Airearen Isla nobelarekin itzuli da fikziora. 

Hona hemen, egilearen hitzetan, Airearen isla nobelaren nondik norakoak.

 Lotura duten albisteak: