Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 02 10 amoranteAmorante Iban Urizar musikari elgoibartarraren bakarkako proiektuari buruzko artikulua idatzi du Jon Eskisabel kazetariak Badok-en, Berriaren euskal musikaren atarian. Era berean, Amorantek Zarauzko Garoa liburu dendan eskaini zuen kontzertuaren kronika idatzi du. Emanaldiaren bideoa sarean dago ikusgai. (bideoa dauka) 

Jon Eskisabelek herri musikaren Amorante gisa definitu du Iban Urizar, eta Amorante, bere bakarkako proiektua ìgauza berriaî dela nabarmendu du. ìBerria denboran eta berria (edo ezohikoa, bederen) gure kantagintzan”, zehaztu du. Rodrigo Amarante brasildarraren eta Enrique Morente flamenko kantari zenaren abizenak nahastearen ondorio da Amorante, bi musikari horiei dien miresmena adierazteko Iban Urizarrek bere buruari emandako izen artistikoa. Batak zein besteak musikaren munduan eginiko ibilbidearen errepasoa egin du Eskisabelek.

  • Badok atarian irakur dezakezue osorik artikulua: Herri musikaren Amorantea 
  • Gaztezulori ere eskaini dio elkarrizketa Iban Urizarrek. Irakurri hemen.

 Joan den urtarrilaren 16an izan genuen Elgoibarren Amoranteren zuzenekoa ikusteko aukera, kontzertua eskaini zuen-eta Kultur Etxeko sotoan. Joaterik izan ez bazenuten, ondorengo bideoan duzue Amoranteren musika entzuteko aukera. Zarauzko Garoa liburu dendan eskaini zuen emanaldiko irudiak dira.

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza