Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 sparrows elgoibar ongarri zineklubOngarri zine klubak Sparrows film islandiarra eskainiko du eguen honetan Elgoibarko Herriko Antzokian. Film honek Donostiako 63. Nazioarteko Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi zuen iaz.

Donostiako 64. Zinemaldia duela hilabete amaitu zela aprobetxatuz, Elgoibarko Ongarri zineklubak, Sparrows filma eskainiko du eguen honetan (azaroak 3), 21:30ean. 

Rúnar Rúnarsson zuzendari islandiarrak zuzendutako film honek irabazi zuen Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra, iazDonostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra, iaz. Nerabe baten iniziazio kontakizuna oinarri duen filmak lortu zuen jaialdiko sari nagusia irabaztea. 

Islandia, Danimarka eta Kroaziaren arteko ekoizpena da Sparrows, eta Ari izeneko 16 urteko mutiko bat da protagonista (Atli Oskar Fjalarsson). Reykjaviken amarekin bizi izan ostean, aitarekin atzera bizitzera joan beharko du, mendebaldeko fiordo urrunetara. Hartu-eman uzkurra izango du han aitarekin, eta txikitako lagunak ere aldatuta ikusiko ditu. Giro etsigarri horretan, Arik bere bidea egiten saiatuko beharko du.

 sparrows ongarri zineklub elgoibar

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza