Inoiz baino argazki gehiago aurkeztu dituzte Elgoibarko egutegia osatzeko lehiaketara

Barren.eus 2016ko urr. 26a, 18:59

2017ko Elgoibarko egutegia osatzeko lehiaketako irabazleak zein izan diren jakitera eman dituzte antolatzaileek. Era berean, nabarmendu dute sekula baino argazki gehiago aurkeztu dituztela aurtengo lehiaketara.

Aurtengo lehiaketan 50 herritarrek hartu dute parte eta guztira 270 argazki aurkeztu dituzte horiek (parte hartzaile bakoitzak sei argazki gehienez). Iaz, esaterako, 31 herritarrek hartu zuten parte eta 146 argazki aurkeztu zituzten. Hala, beraz, parte hartzea handia izan dela azpimarratu dute antolatzaileek, Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak eta Ongarri argazkilari elkarteak. Parte hartzaileen artean 29 gizonezkoak eta 21 emakumezkoak izan direla ere zehaztu dute.

Aurtengo gaia “Elgoibarko eraikinen fatxadak, leihoak, balkoiak, ateak...” izan da eta Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek izan dute lehiaketan parte hartzeko aukera. Egutegiaren aurkezpena eta sari banaketa abenduaren 14an izango da, iluntzeko 19:30ean, Kultur Etxeko sotoan. Argazkien irabazleek 70€-ko saria jasoko dituzte.

Udaleko ordezkariek eta Ongarriko kideek osatutako epaimahaikideek hamabi argazki aukeratu dituzte egutegirako, eta saridunak ondorengoak izan dira:

  • Julen Ansola Irureta
  • Maitane Huidobro Rojo
  • Oier Ramos Miguel
  • Gurutze Ariznabarreta Atxa
  • Eulogio Mancebo Iranzo   
  • Aitor Agirrezabala Olasagasti
  • Antonio O. Curbelo Saavedra
  • Iñigo Etxaniz Zialtzeta
  • Mikel Zengotita Alberdi
  • Mireia Iriondo Gordo
  • Arkaitz Mujika
  • Coro Fernandez Fernandez

• Marrazki lehiaketa

Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak, Herri Eskola eta Elgoibar Ikastolarekin elkarlanean antolaturiko Marrazki lehiaketan LH5eko 136 ikaslek parte hartu dute, eta epaimahaia Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute. Hona hemen saritutako lagunen zerrenda:

  • Nahia Carrillo Salegi (Ikastola)
  • Nora Gurrutxaga Osoro (Ikastola)
  • Eneko Etxaniz Irureta (Ikastola)
  • Maialen Labrador Griñon (Ikastola)
  • Elsa Zubiaurre Urizar (Ikastola)
  • Markel Gorosabel Leiaristi (Ikastola)
  • June Fernandez Juaristi (Herri Eskola)
  • Urtzi Alonso Cruz (Herri Eskola)
  • Ainhoa Arnedo Zamorano (Herri Eskola)
  • Omaima El Majjaoui El Ayadi (Herri Eskola)
  • Erika Muñoz Robledo (Herri Eskola)
  • Nora Cantón Gallardo (Herri Eskola)

 

Lotura duten albisteak: