Zirardamendiko borrokaldiei buruzko bisita gidatua Bizkaiko Arkeologi Museoan

Barren.eus 2015ko ots. 10a, 15:27

Memoria historikoa berreskuratzeko egitasmoaren barruan, 1936ko gerran Aiastia eta Zirardamendi inguruetan izan ziren borrokaldietan aritu ziren gudariei gorazarre egiteko erakusketa ibiltaria inauguratu zuten Elgoibarren irailaren 4an. Zenbait herritatik pasa ostean, Bizkaiko Arkeologi Museoan, Bilbon, dago ikusgai une honetan, eta badu berrikuntza bat: orain arte erakutsi gabeko atal bat gaineratu diote.

Edozein aro historiko ikertzeko arkeologia lehen mailako tresna dela ezagutarazi nahi dute, eta Zirardamendin eginiko ikerketa lana hartu dute adibide modura. Bisita gidatua antolatu dute biharko (otsailak 11).

Iñaki Goiogana erakusketaren komisarioa eta Sabino Arana Fundazioko historiatzailea izango da gidaria bihar, 18:00etan egingo duten bisita gidatuan. Zirardamendi Elgoibar frontean, 1936ko irailean, gertatu zena ezagutu ahal izateko arkeologiak izan duen garrantzia balioan jarriko du Goioganak. Erakusketa bera otsailaren 28ra arte egongo da museoan ikusgai.

Lotura duten albisteak: