Beldurrezko zine zikloa zikloa hasiko da barixaku honetan Elgoibarko Sutegixa Gaztetxean. Session 9 filma izango da eskainiko duten aurrenekoa.
"Zinegiro Goritan" ekimenaren baitan, zine emanaldien bigarren ikasturtea hasiko da barixakuan Sutegixa Elgoibarko gaztetxean. Lau filma eskainiko dituzte Beldurrezko Gauak zikloaren barruan, urriko barixakuetan. Zine proiekzio guztiak 21:30ean hasiko dira eta sarrera doakoa izango da. Hona hemen eskainiko dituzten filmak:
- Session 9 (urriak 7)
- The Shinning (urriak 14)
- Re-animator (urriak 21)
- Martyrs (urriak 28)