Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 errosario ezpata dantza elgoibarAurten Errosario kalean jairik egingo ez duten arren, Haritz dantza taldeak zortzigarrenez aterako du Errosarioko Amaren ezpata-dantza Elgoibarko kaleetara. Gainera, dagokion egunean bertan, urriaren 7an, dantzatuko dute, barixakua izan arren.

Izan ere, urriaren 7a Euskal Autonomi Erkidegoan jai eguna izendatu da, 1936ko urriaren 7an, orain 80 urte, eratu baitzen Gernikan Eusko Jaurlaritza. Errosarioko Ama Birjinaren egunean bertan, beraz,ezpata-dantzako erropak jantzi eta txistularien doinura dantzari ekingo diote Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek, 12:00etako meza nagusiaren ondotik.
• Bost dantzaldi
Azken urteetan egin ohi duten eran, udaletxetik San Bartolome parrokiarainoko bidea egin eta elizan dantzatuko dute ezpata-txikiek lehenengoz. Meza amaitu eta gero elizako atarian talde osoa arituko da ezpata-dantzan eta ondoren Altzolak Dorretxearen aurrean, Errosario kaleko Ama Birjinaren irudiaren azpian eta Kalegoen plazan ere geldialdiak egingo dituzte. Honela beraz, bost geldialdi eta beste horrenbeste dantzaldi egingo dituzte Haritzeko dantzariek.

Duela 500 urteko tradizioa da Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek 2009an berreskuratu zuten ezpata dantza.

 errosario jaiak elgoibar ezpatadantza1

Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza