Rafa Rueda eta Gotzon Barandiaran (goian, Gotzon Garate beka irabazi zueneko argazkian) izango dira ikastaroko irakasleak; musikaria lehenengoa eta idazlea bigarrena. “Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek Euskal Herria?” galderari erantzuten saiatuko dira, eta kantagintzak euskaldunon imajinarioa eraikitzeko orduan izan zuen, eta orain duen, garrantzia landuko dute.
Hamar orduko ikastaroa izango da, Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi-gelan, eta bost egunetan eskainiko dute: Urriaren 5, 13, 19 eta 26an, eta azaroaren 2an. Bi orduko saioak izango dira, 18:30ean hasita. Prezioa 30 eurokoa izango da (Elgoibarko Izarrako bazkideek 27 euro). Interesatuek irailaren 30era arte dute izena emateko aukera: 943 741 626 / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus