Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

jjvaquero elgoibar zerbezaJ.J. Vaquero umoregileak barixakuan Elgoibarko Herriko Antzokian eskaini behar zuen bakarrizketa bertan behera gelditu dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Sarrerak erosita dituzten lagunek bi aukera dituzte. Batetik, J.J. Vaquerok eta Alex Rabalek barixakuan (uztailak 22) Donostiako La Zurriolan eskainiko duten ikuskizunera joateko aukera izango dute. Saio hori 23:55ean hasiko da. Bestetik, sarreragatik ordaindutako dirua berreskuratzeko aukera izango dute erositako lekuan. Elgoibarren Tantaka eta Lanbroa tabernetan eta Ibai-Ondo erretegian saldu dituzte sarrerak.

Aurre salmentan sarrera gutxi saldu dituztelako hartu dute Elgoibarko saioa bertan behera lagatzeko erabakia. 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza