Helduentzako ballet eta dantza ikastaroa antolatu du Birakak

Barren.eus 2016ko uzt. 18a, 10:35

Biraka dantza taldeak ballet eta dantza ikastaroa emango du urritik maiatzera bitartean, nagusientzat. Dagoeneko izena eman daitekeela jakinarazi dute. 

Biraka dantza taldeko arduradunen berbetan, gurasoengandik hainbat eskakizun jaso ostean antolatu dute ballet eta dantza ikastaroa. Zehaztu dutenez, gutxienez sei laguneko taldea osatu behar da ikastaroa egin ahal izateko. Taldea osatzen bada, Olaizaga kiroldegian eskainiko dute, urrian hasi eta hurrengo urteko maiatzera bitartean. Ordutegiari dagokionez, bi aukera eskainiko dituzte: martitzen eta eguenetan, 11:00etatik 12:00etara edo 15:00etatik 16:00etara. 

Balleta eta dantza modernoa jorratzen dituen Biraka taldea Josu Mujika elgoibartarrak zuzentzen du eta Eibarren, Elgoibarren eta Mendaron ematen dituzte eskolak taldeko hamar irakasleek, hiru herrietan guztira ia 400 ikasle baitaude. 

Izena emateko eta informazio gehiagorako dei egin honako telefono zenbakira: 669 558 381 (Eva)

birakapower jaialdia elgoibar lutxi