Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

udako irakurketa elgoibar liburutegiaElgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegiak haur, gazte eta helduentzako Udako Irakurketa Gida prestatu du, beste behin ere. Guztira 30 liburu gomendatzen dituzte.

Ohi duten legez, euskarazko zein gaztelerazko liburuak sartu dituzte gomendatutakoen zerrendan eta idazle elgoibartar baten liburua ere badago horien artean, Jairo Berbelek orain gutxi kaleratu duen Siempre: la leyenda de la pecosa de ojos verdes izenekoa, hain justu ere. “Espero dugu gida honek udako zuen irakurgaiak aukeratzen laguntzea”, adierazi dute Gotzon Garate Udal Liburutegiko arduradunek. Ebookean irakurtzen dutenek www.eliburutegia.euskadi.eus webgunean eskuratu ditzaketela irakurgaiak gaineratu dute. Uztailean, Liburutegiko ordutegia 8:00retatik 14:00etara izango da. Abuztuan itxita egongo da. Informazio gehiago behar izanez gero Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. (943 743 525)

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza