Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

aire libreko zinea elgoibar 2016 aurkezpenaElgoibarko aire libreko zinema emanaldien 32. edizioa barixakuan, uztailaren 1ean, hasiko da. Berrikuntzekin dator aurtengo zinema zikloa, filmak bereizmen handian eskainiko baitituzte, Blu-Ray formatuan, eta horretarako pantaila berri bat estreinatuko dute. 

Herriko Antzokiko zinema emanaldien atsedenaldiaren ondoren, berriz izango da film berriak ikusteko aukera. Saioak ez dira zinema aretoan izango ordea, aire libreko zinema zikloa hasiko baita uztailaren 1ean. Emanaldiak 22:30ean egingo dituzte Kalegoen plazan, doan. Udalak 600 lagunentzako eserlekuak jarriko ditu plazan. Iaz, batez beste 450 ikusle izan zituzten emanaldiek. 

Guztira hamar filma eskainiko dituzte, uztailaren 1etik 30era bitartean. Sei animaziozko filmak izango dira eta bat euskaraz eskainiko dute, Asterix, jainkoen egoitza filma, hain zuzen ere.

Iragarri duten lehenengo filma Ocho apellidos catalanes da. Neska euskaldun bat kataluniar batekin maitemindu, aita horrekin konforme ez eta honek eta bere inguruak egiten dituenak kontatuko ditu filmak. Hurrengo egunean, Del revés pelikularen txanda izango da, giza garunaren barruan girotutako animazio filma Emanaldiaren egunean, eguraldi txarra eginez gero, hurrengo egunera atzeratuko dira saioak.

•Pantaila berria eta bereizmen handiagoko emanaldiak

Pantaila berria jarri dute aurten filmak bereizmen handiagoan eskaini ahal izateko. Izan ere, orain arte erabilitako 35 mm-ko proiektorearen ordez Blu Ray bidez eskainiko dituzte aurten filmak. Halaber, proiekzioaz eta irudi zein soinu tresneriaz arduratuko den espezializatutako enpresa bat kontratatuko du Udalak estreinakoz. 

aire libre zinea elgoibar 2016 kartela

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza