Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

arakistain omenaldia elgoibar amaiera2Luis Mari Arakistain zenak lagun, familia eta taldekide ohien omenaldi hunkigarria jaso zuen atzo, Elgoibarko Herriko Antzokian. Hiru musika talde igo ziren oholtzara eta guztiak pozik gelditu ziren, omenaldiko sustatzaile nagusia izan den Jon Gurrutxagaren berbetan.

"Barruan sentsazio politak laga dizkigu kontzertu berezi honek, pozik gelditu gara oholtzara igo ginenok, eta baita Luis Mariren familiakoak ere, gauza polit bat ikusi zutela-eta". Jon Gurrutxagak, Luis Mari Arakistain zenaren ilobak, balorazio positiboa egin du atzoko emanaldiaz. Joan den otsailean hil zen Arakistain, Expresion Sonorako bateria jolea, besteak beste, eta kontzertu berezi honekin omendu nahi izan dute. Hiru talde igo ziren oholtza gainera: Bikustik (Jon Gurrutxaga eta Patxi Zabaleta); A2an! (Alfonso Guillo eta Gabi Agirregomezkorta); eta Expresion Sonora. Azken horien kontzertuan Jon Gurrutxagak ordezkatuko zuen osaba baterian. Ordubete inguruko saioa eskaini zuten hiru taldeek. Musikaz gainera, Luis Mari Arakistainen afizioak; musika eta mendizaletasuna, eta bere eta familiakoen berbak uztartzen zituen bideo bat ere eskaini zuten omenaldi emanaldiaren barruan.

•Expresion Sonora

1969ko irailean hasi zen Expresion Sonora, eta iraun zuen bi urteetan arrakasta handia lortu zuen. Gazteentzako dantzaldietan edo gazteek antolatutako jaialdietan 60. hamarkadako musika talde britainiarrei hartutako kantuak jotzen zituzten. Expresion Sonora 1971n desegin bazen ere, gerora berriz elkartu eta 1986an Zazpiki Irrati libreari laguntzeko Odeon zineman jaialdi batean aritu zen. Gerora ere eskaini ditu hainbat kontzertu Jon Gurrutxaga ahotsetan lagun zutela. Musikaz gain, mendizaletasuna zen Luis Mari Arakistainen zaletasun nagusia eta mendian ez zen nolanahikoa gainera. Besteak beste Akonkagua igo eta Pico Comunismo igotzeko saiakera ere egin zituen.

Alfonso Guillok Arakistain gogoratuz bere blogean jarri duen bideoa.

 

arakistain omenaldia elgoibar 3

arakistain omenaldia elgoibar

arakistain omenaldia elgoibar agirre

arakistain omenaldia elgoibar patxi

arakistain omenaldia elgoibar orokor

arakistain omenaldia elgoibar publikoa

arakistain omenaldia elgoibar amaieran

arakistain omenaldia elgoibar bateria

∞Lotura duten albisteak:

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza