Mikel Markezek euskal kantagintzaren errepaso historikoa egingo du eguaztenean

Barren.eus 2016ko eka. 21a, 11:27

Euskal kantagintzan historian barrena izan diren kontuak eta kantuak hainbeste izanik ez da erraza horien errepasoa egitea. Hori da, ordea, Mikel Markez abeslariak eguazten honetan (ekainak 22) Kultur Etxeko sotoan egingo duena.

Mikel Markezek kantagintzaren inguruko kontakizunak egiteaz gain, gitarra lagun, hainbat kantu ere abestuko ditu. Garai bakoitzeko testuinguru sozial eta politikoa euskal musikak sasoi horietan eman duenarekin bateratuz musikagintzaren historia pixkanaka marraztu eta kantarik esanguratsuenekin apainduko du. Hitzaldia eta kantaldia uztartuko dituen emanaldi honetan parte hartzeko gonbitea egin dute antolatzaileek: Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, AEK euskaltegia eta Udal Euskaltegia. SinĂ¼ose kultur elkartearen laguntza jaso dute eta ekitaldia Elgoibarko Udalak babestu du. Tertulia programaren harira antolatu dute Mikel Markezen kantaldi-hitzaldia, baina ateak zabalik egongo dira nahi duten guztientzat programan parte hartu ala ez. Gainera, sarrera doakoa izango da. 18:30ean hasiko da saioa.

Mikel Markez maiatzaren 18an zen etortzekoa Elgoibarrera, baina ukalondoan zituen arazo batzuk medi atzeratu egin behar izan zuten kantaldi hitzaldia.