Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

dss2016 bidea 11etapa elgoibar mendianElgoibarren amaitu zen aurreko domekan, ekainaren 5ean, Donostia 2016 baitako 2016 Bidea egitasmoko 11. etapa. Datorren domekan egingo  dute 12. etapa eta Elgoibartik Azpeitiara joango dira oinez parte hartzaileak. Fedeaz eta frontoiez izena izango du etapa honek. 

Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldea 32 etapatan zeharkatuko dituen ibilbidea da 2016 Bidea. Bidea egiteko antolatuko diren irteeretan, naturaz eta kulturaz aldi berean gozatu ahal izango dute ibiltariek eta gainerako herritarrek, ibilbidean jarduera kulturalak antolatuko baitira; bai hasieran, erdibidean edota amaieran. Joan den domekan, esaterako, Elgetan hasi eta Elgoibarren amaitu zen 11. etapan, Aitor Nova musikari elgoibartarrak sortutako Kataiak ikuskizuna eskaini zuten Herriko Antzokian. (ikus hemen 11. etapako argazki galeria, Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen eskutik)

Elgoibar eta Azpeitia artean egingo dute 12. etapa domeka honetan (ekaina 12). Ibilbideak 22,3 kilometro izango ditu, eta parte harzaileak Mintxetan dagoen BTT zentroaren ondotik abiatuko dira 09:00etan. (izena emateko

•Ekintza kulturalak, hiritar orori irekita

Honako hauek dira domekarako antolatu dituzten ekintza kulturalak: Trikuharrien ibilbidea, Azkoitiko Urrategi auzoan dagoen Euskal Herriko Pilota Zentroari buruz Anton Mendizabalek emango dituen azalpenak, Frontoia, begiz eta hotsez ikuskizuna eta Loiolako santutegira bisita gidatua. (ikus hemen: 12. etapari buruzko informazio osoagoa)

dss2016 bidea 11etapa elgoiba kataiak

dss2016 bidea 11etapa elgoiba kataiak aitor nova

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza