Unai Endemañoren ‘Disparando a 33 rpm” argazki erakusketa hilaren 10era arte sotoan ikusgai

Barren.eus 2016ko eka. 7a, 11:52

Metal estiloko banden zuzeneko argazkiak bildu ditu Unai Endemaño argazkilariak Disparando a 33 rpm izeneko erakusketan. Barixakura arte egongo dira ikusgai Kultur Etxeko sotoan. 

hellgoibar metal gaua elgoibar jonpuSinuose elkarteak antolatuta Hellgoibarko IV. Metal gaua egin zuten barixakuan Maalako parkean. Metal eta rock zaleak asetzeko moduko kontzertuak eskaini zituzten Legen Beltza eta In Thousand Lakes taldeek. Antolatzaileak ere pozik daude Maalan sortu zen giroarekin. “Jende dexente batu ginen, bertakoak eta kanpotik etorritakoak, eta giro onean joan zen gaua”, azaldu dute.

•Argazki erakusketa

Metal gauaren harira, Sinuosek Unai Endemaño argazkilariaren Disparando a 33 rpm erakusketa ekarri du Elgoibarrera, eta hori ere joan den barixakuan inauguratu zuten. Datorren barixakura arte egongo da ikusgai, 18:30etik 20:30era bitartean, Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan. Bertan ikus daitezkeen zuri-beltzeko argazkiak zuzeneko kontzertuetan ateratakoak dira emanaldien indarra adierazten dutenak. Argazkiak erosteko aukera izango da. Unai Endemaño barakaldoarra, metal eta rock zalea izan da betidanik, eta hainbat argitalpenetan argitaratzen ditu bere argazkiak, besteak beste, Metal Hammer eta Mondo Sonoro.

Riff izoztuak izenburuko argazki-erakusketa izan zen bakarka prestatu zuen aurrenekoa, eta erakusketa haren harira elkarrizketa eskaini zion nontzeberri.com agerkariari.