Jasone Osororen 'Ezekiel' liburua ikasleen gogokoenen artean

Barren.eus 2016ko eka. 3a, 11:53

2016ko JUUL kanpainako sariak banatu zituzten eguaztenean Lodosan, eta Jasone Osoro idazle elgoibartarraren Ezekiel liburuak lehen saria jaso zuen Batxilergoko ikasleen artean. 

Apirilaren 21ean egin ziren 'hauteskunde literarioetan' gogokoen izan dituzten liburuak aukeratu zituzten Euskal Herriko ikastoletako ikasleek. Guztira 53 ikastoletako umeek hartu dute parte aurtengo JUUL kanpainan, tartean Elgoibar Ikastolako ikasleek. Guztira 26.000 boto eman zituzten. Gustukoen artean aukeratutako liburu horien egileek, idazleek zein ilustratzaileek, Lodosako Kultur Etxean egin zen ekitaldian jaso zituzten 2016ko JUUL kanpainako sariak, eguaztenean. 

Besteak beste, Eneko Etxegarai, Peru eta Txomin Magdalena, Pello Añorga, Toti Martínez de Lezea, Castillo Suarez, Gaizka Arostegi, Fernando Morillo, Jon Arretxe, Jon Andueza, Jokin Mitxelena, Eider Eibar, Leire Salaberria eta Jasone Osoro agertu ziren zegokien saria jasotzera. Osorok Ezekiel liburuagatik jaso du lehen saria, 12 eta 16 urte arteko ikasleen artean. Irabazle guztiek Mikel Okiñenak berariaz egindako pieza bana -bakoitzak berea, denak desberdinak baitira- jaso zuten.

Osorok idatzitako hainbat liburuk arrakasta handia dute gaztetxoen artean eta aurrez ere irabazi izan ditu sariak JUUL kanpainan. 

JUUL 2016 irabazleak

H.H. 3-6 urte

  • ‘Koloretako munstroa’ Anna Llenas
  • ‘Puagg!‘ Eneko Etxegarai
  • ‘Tonino’ Miguel Salas

L.H. 6-8 urte

  • ‘Hartz marmartia’ Begoña Ibarrola
  • ‘Txomintxo eta...’ Peru Magdalena
  • ‘Mux munstroa’ Pello Añorga

L.H. 8-10 urte

  • ‘Nur eta altxorraren...’ Toti Martinez de Lezea
  • ‘Fantasiaren erreinuan’ G. Silton
  • ‘Agur, Agur!’ Castillo Suarez

L.H. 10-12

  • ‘Gizajo baten egunkaria’ J. Kinney
  • ‘Karlisten altxorra’ Gaizka Arostegi
  • ‘Amets ameslari...’ F. Morillo

B.H. 12-16 urte

  • ‘Ezekiel’ Jasone Osoro
  • ‘Beti Iparralderantz’ Jon Arretxe
  • ‘San Ferminetan...’ John Andueza

Ilustratzaileak

  • Juan Luis Landa
  • Jokin Mitxelena
  • Mikel Valverde

Lotura duten albisteak:

jasone osoro elgoibar ezekiel fan noticiasnavarra