Hellgoibarko Metal Gaua antolatu du Sinuosek barixakurako

Barren.eus 2016ko eka. 2a, 11:30

Sinuose elkarteak Hellgoibarko IV. Metal gaua antolatu du. Legen Beltza eta In Thousand Lakes taldeek kontzertua eskainiko dute Maalako parkean, barixakuan (ekainak 3). Metal gauaren harira, Unai Endemaño argazkilariaren erakusketa ere prestatu dute.

Azkoitia eta Azpeitiako Legen Beltza metal taldeak, bost urtez kontzerturik eman gabe egon ostean, orain dela gutxi Azpeitian jo zuen (ikus elkarrizketa Urola Kostako Hitzan), eta gurean entzuteko aukera izango da orain, Hellgoibarko IV. Metal Gauan. In The Thousand Lakes Bilboko laukoteak, berriz, death metal melodiko doinuak eskainiko ditu. 23:00etan hasiko dira kontzertuak.

Disparando a 33 rpm erakusketa

Ekainaren 3tik 10era bitartean, Unai Endemaño argazkilariaren Disparando a 33 rpm erakusketa jarriko dute ikusgai Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan, 18:30etik 20:30era bitartean. Zuri-beltzeko argazkiak zuzeneko kontzertuetan ateratakoak dira emanaldien indarra adierazten dutenak.

hellgoibar elgoibar arg erakusketa1 hellgoibar metal gaua elgoibar kartela

•Amorante Itziarren

Kontzertuak antolatzeaz gainera, eman ere egiten dituzte Sinuoseko kideek. Itziarren antolatzen duten Udaberri Kulturalaren barruan zuzeneko emanaldia eskainiko du Amorantek (Iban Urizar) datorren ekainaren 10ean. Burugorri etxean izango da, 22:00etan hasita. 

amoranteAlbertoAlmendro elgoibar iban urizar