Aita Donostia Abesbatzak kontzertua emango du Elgoibarren

Barren.eus 2016ko mai. 18a, 16:12

Aita Donostia Abesbatzak kontzertua eskainiko du barixakuan (maiatzak 20), Elgoibarko Bartolome Deunaren parrokian. Gerardo Rifon organo-jotzaileak ere hartuko du parte kontzertuan.

Elgoibarko Bartolome Deuna parrokiaren 300. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan, Aita Donostia Abesbatza entzutetsuak kontzertua emango du barixakuan Elgoibarren. 20:00etan hasiko da Txarriduna Hotelaren babesarekin antolatu duten saioa.

Gaztedi Elkarteak sortu zuen Aita Donostia abesbatza 1985an. Elkarte honek kaputxinoekin duen loturagatik, Aita Donostia musikologo, folklorista eta musikagile ezagunaren izena hartu zuen. Bere sorreratik, progresiboki indartu da Aita Donostia abesbatzaren jarduera, ospakizun liturgikoetan eta akonpainamendu erlijiosoetan, baita mota guztietako kontzertuetan eta ekintzetan ere.

•Gerardo Rifon organista

Elgoibarren eskainiko duten kontzertuari dagokionez, Gerardo Rifon (Donostia, 1962) organuan dela lehen zatian erlijio abestiak kantatuko dituzte eta beste hainbat kantu ezagun bigarrenean. Gerardo Rifonek Baionan egin zituen organu ikasketak, eta ikasketetako epaimahaiak, aho batez, karrera amaierako Medaille d’ Or eman zion 1995ean. Gaur egun Donostiako San Ignacio elizako organista titularra da. Abesbatzak nahiz talde instrumentalak sarritan laguntzen ditu eta kolaborazio horien artean aipatzekoak dira Donostiako Orfeoiarekin eta Bilboko Koral elkartearekin eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin egin dituenak.

◊ KONTZERTUAREN EGITARUA 

Lehen zatia (korutik) 

  • SIGNORE DELLE CIME - G. de Marzi 
  • AVE MARIA - J.M. Usandizaga 
  • AITA GUREA - Aita Madina 
  • AVE VERUM - W.A. Mozart 
  • AVE VERUM - K. Jenkings 
  • GLORIA (1. Gloria - 2. Et in terra) - A. Vivaldi 
  • CANTIQUE - G. Fauré 
  • ALELUYA - G.F. Haendel

 

Bigarren zatia 

  • MI CUBA DONDE NACÍ - Rosa Mª Tarruell
  • NAVEGAREMOS LOS DOS - T, Garbizu 
  • MAITASUN ATSEKABEA - J. Guridi 
  • GOIKO MENDIYAN - J. Guridi 
  • ILLUNABARRA - R. Sarriegui 
  • SARATARRA - J. M. Glez. Bastida 

 

Lotura duten albisteak: