Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

neskatxena elgoibar dantzariakEuskal Herriko Gazteen Neskatxena Txapelketa jokatu zuten zapatuan Legazpiko Latxartegi aretoan. Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako bi dantzarik hartu zuten parte eta emaitza onak eskuratu zituzten bai Nerea Sasiainek eta baita Irune Arriolak ere.

Gazteen Soinu Zahar Ligaxkan punturik gehien batu dituzten dantzariek hartu zuten parte zapatuan Legazpin jokatu zuten Euskal Herriko Gazteen Neskatxena Txapelketan. Guztira 30 neskak parte hartu zuten, adinaren araberako bi kategoriatan banatuta: A kategoria (7-11 urte) eta B kategoria (12-15 urte). Horien artean ziren Inazio Bereziartuako bi ordezkari: Irune Arriola eta Nerea Sasiain. Arriolak 12. postua lortu zuen eta Sasiainek podiumera igotzea lortu zuen, hirugarren koskara, hain justu ere. A kategorian Olatz Azkue (Lezo) izan zen irabazlea eta Katerin Artola (Oiartzun) gailendu zen B kategorian. Epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko kideek osatu zuten.

•Mutilak Errenterian

Datorren zapatuan mutilen txanda izango da, Aurresku txapelketaren finala jokatuko baitute Errenterian. Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolak izango du ordezkaririk txapelketa horretan ere, Aimar Almortza, Markel Goenaga eta Gaizka Uranga, hain zuzen ere.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza