Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

bizipoza txaranga mendaro 25 urteMendaroko Bizi Poza txaranga 1991n sortu zuten Santana jaiak alaitzera instrumentuekin kalera irten ziren hamabi lagunek. Giro bizia zabaldu eta poza banatu dute herrian eta herriko musikariek joan deneko 25 urteotan eta horixe ospatuko dute zapatu honetarako antolatu duten urteurren ospakizunean. (egitaraua dauka)

Urteen joan-etorrian badira txarangan hasi eta urte batzuk igarota utzi zutenak, orain dela gutxi lagatakoak, ia hasieratik daudenak eta jarraitzen dutenak eta baita hasi berriak ere. Txarangaren sorreran izan ziren Asier Landa eta Aitor Motriko eta honen seme Josu da Bizi Pozan urterik gehien eman dituena hamarrekin hasi eta oraindik saxofoia jotzen jarraitzen duena. BARREN aldizkaria hirurekin egon da. Ikus Bizia eta poza doinuz erreportajea (BARREN 992. zenb. 2016-05-13 -PDF-)

•ZAPATUA, MAIATZAK 14

  • 10:00 Diana Elgoibarko dultzaineroekin, Azpilgoetatik.
  • 11:00 Hamaiketakoa txarangako partaide izandako guztientzat Aitz Beltzen.
  • 12:00 Kalejira Bizi Pozarekin. Aitz Beltzetik.
  • 15:00 Bazkaria, Luzaiden.
  • 19:00 Poteoa, Los Incansables txarangarekin. Herriko Enparantzatik.
  • 23:30 Erromeria, Bide Batez taldearekin Herriko Enparantzan (euria eginez gero frontoian).

bizipoza txaranga mendaro

bizipoza txaranga mendaro 1

bizipoza txaranga mendaro danborrada2014

bizipoza txaranga mendaro Gureeskudago2015

bizipoza txaranga mendaro entsegua

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza