Kaleko margo lehiaketa zapatuan izango da

Barren.eus 2016ko mai. 13a, 08:51

Elgoibarko Kaleko Margo Lehiaketa antolatu du Egur arte tailerrak zapaturako, bosgarren urtez jarraian. 

V. Kaleko Margo Lehiaketan parte hartu nahi duten 18 urtetik gorako margolariek 09:00etatik 10:00etara lehiaketarako izena eman beharko dute Kultur Etxeko sotoan. Herriko kale eta txokoetan margotzen aritu ondoren 13:00etatik 14:00etara bitartean sotoan bertan entregatu beharko dituzte lanak eta 14:30ean han egingo dute lehiaketako sari banaketa. Lanak, bai saridunenak eta baita aurkeztu dituzten gainontzekoenak ere astelehenetik hurrengo zapatura bitartean, ikusgai egongo dira Kultur Etxeko sotoan. (ikus lehiaketan parte hartzeko oinarriak -PDF-)

Iaz, Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako 14 margolarik hartu zuten parte lehiaketan, eta Jorge Lopez Marron gasteiztarrak irabazi zuen lehen saria, King-kong etxeko arkupeetatik dagoen ikuspegia erakusten duen margolanarekin. 

kaleko4margolehiaketairabazleak elgoibar