Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

ahozkotasuna bertsolaritza elgoibarAhozko komunikazioa bertsoaren bidez lantzen aritu dira 236 ikasle Elgoibarren ikasturte honetan. Eguazten honetan, maiatzaren 11n, kurtso bukaerako bertso jaialdia eskainiko dute, bi saiotan, Elgoibarko Herriko Antzokian.

Elgoibarko Udalak finantzatzen duen proiektu hau Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen gidaritzapean burutzen da. Helburua euskarazko ahozko komunikazioa bertsoaren bidez lantzea da. Ikasturte honetan Herri Eskolako 4. eta 5. mailako ikasleek eta Ikastolako 5. eta 6. mailakoek jardun dute egitasmo horren baitan. 

Aurtengoa proiektu honen hamaikagarren edizioa izan da, eta bertan parte hartu duten 236 ikasleek, astean, ordubete eskaini diote ahozkotasuna lantzeari, horretarako bitarteko tresna bertsoa izan dutelarik. Saioen gidari Iñaki Gurrutxaga bertsolaria izan da.

•Ikasleek eskainitako Bertso Jaialdiak maiatzaren 11n

Proiektuak ikasturte osoko iraupena izan du, eta bertan jardun duten ikasleek bertso-jaialdi bat eskainiko dute, herritarren aurrean, urtean zehar egin duten lanaren erakusgarria eskaintzeko. Ikasturte bukaerako jaialdiak maiatzaren 11n izango dira Herriko Antzokian. Lehenengo saioa 17:30ean izango da eta bertan parte hartuko dute Herri Eskolako 4. mailako eta Ikastolako 6. mailako ikasleek. Bigarren saioa, berriz, 19:00etan izango da, eta bertan parte hartuko dute Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako 5. mailako ikasleek 

Bertso-jaialdirako sarrera doan da, beraz, Udalak, Ikastolak eta Herri Eskolak gonbite berezia egin nahi diete proiektu honetan parte hartu duten ikasleen gurasoei, euren seme-alabek ikasturtean landutakoaren emaitza ikustera joan daitezen.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza