Mikel Markez abeslariak maiatzaren 18an Elgoibarren eskaini behar zuen kontzertua bertan behera geratu dela jakinarazi dute antolatzaileek. Markezek arazoak ditu ukalondoan, eta igeltsoa jarri diote. Beraz, ezin du gitarra jo. Osatzen denean kontzerturako data berria jarriko dutela gaineratu dute antolatzaileek.
-
Mikel Markezek euskal kantagintzaren errepaso historikoa eskainiko du kantaldi-hitzaldian (2016-05-09)
Tertuliak programak antolatutako kantaldi-hitzaldia eskaintzera zen etortzekoa Mikel Markez.