Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

mikel markez ElgoibarMikel Markez abeslariak kantaldi-hitzaldia eskainiko du Elgoibarren, maiatzaren 18an. Euskal kantagintzaren errepasoa egingo du, bere gitarra eskuetan hartuta. Izan ere, kantalditik izango du Mikelen emanak, baina hitzaldiaren itxura ere hartuko du tarteka.

Tertuliak programaren baitan etorriko da Mikel Markez abeslari errenteriarra Elgoibarrera. “Ez da erreza euskal kantagintzaren errepaso historikoa egitea, baina hori da Mikel Markezi eskatu dioguna, eta pozarren onartu du gure gonbitea”, azaldu dute antolatzaileek. Elgoibarko Izarrak, Elgoibarko Udalak, AEK euskaltegiak eta Udal Euskaltegiak kudeatzen dute elkarlanean Tertuliak programa.

Tertuliak programak antolatu du Mikel Markezen kantaldi-hitzaldia, -Sinüose  kultur elkartearen laguntzarekin-, baina ateak zabalik egongo dira nahi duten guztientzat, Tertuliak programan parte hartu ala ez. 

Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan izango da, maiatzaren 18an, 18:30ean hasita, eta ez da sarrerarik ordaindu beharko Elgoibarko Udalak diruz lagundutako saioa delako. 

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza