Neighbor bikotearen eta Jon Gurrutxagaren kontzertuak Sutegixa gaztetxean

Barren.eus 2016ko mai. 6a, 06:51

Maiatzaren 7an askotariko musika entzun ahal izango da Elgoibarren. Goizeko Emusik jaialdiaren ostean, gauean, Neighbor eta Jon Gurrutxagak kontzertua egingo dute Sutegixan.

kontzertuak sutegixa Elgoibar kartela Hernaniko Maite Larburuk eta Seattleko Josh Cheathamek osatzen dute Neighbor. Herri kantagintza modernoan jarduteko sortuta tradizio klasikotik salto egin eta kantu propioak sortuz lehen albuma kaleratu zuten 2013ko urrian. Euskara, ingelesa eta gaztelaniazko hamahiru kantu biltzen ditu Ura patrikan albumak. Taldearen zuzenekoek, harrera ona izan dute Euskal Herrian eta Elgoibarren ere hala izatea nahi lukete.
Jon Gurrutxaga elgoibartarra proiektu askorekin ibilitakoa da; zortzi disko argitaratua eta makina bat emanaldi eskainia. 2014an baina, Hitz lauz lehen bakarlana argitaratu zuen. Soinu akustiko eta elektrikoak jasotzen ditu rockean oinarrituta blues ukituren batzuekin. Kantuak gitarra akustikoarekin sortuak direnez, Gurrutxagaren alderdirik intimistena entzun ahal izango da kontzertuan.

22:00etan hasiko dira musika emanaldiak, eta bost euro izango da sarrera.