Manolo Escobar abeslariari buruzko musikala emango dute Herriko Antzokian

Barren.eus 2015ko urt. 23a, 14:38

Manolo Escobarren omenez, Mi carro lo tienes tu musikala antolatu dute gaur gauerako Herriko Antzokian (20:30). Obran, Natalia Mellado kantari elgoibartarrak hartuko du parte Manolo Escobarren alaba Vanessarekin batera.

2015 01 23 nataliamellado12013an zendu zen Manolo Escobar Abeslariaren abesti ezagunenak abestuko dituzte, umorezko istorio batetan, Mi carro lo tienes tu musikalean. Abeslarien artean Natalia Mellado elgoibartarrak hartuko du parte, Vanesa Escobar (Manolo Escobarren alaba), Luis MuÒoz eta Carlos de Luna abeslariekin. Sarrerak www.kutxa.net helbidean erosi daitezke 20 euroan. Soberan geratzen direnak leihatilan erosteko aukera ere egongo da, 25 euroan.

Herritarren aurrean azken emanaldia eman zuenetik lau urtera itzuliko da Natalia Elgoibarrera eta hunkituta dago gaur iluntzeko saioaren atarian