Khris Rios DJak zortzi orduko saioa eskainiko du Sutegixan

Barren.eus 2016ko api. 22a, 12:58

Khris Rios DJ elgoibartarrak zortzi orduko etenik gabeko musika maratoia eskainiko du zapatutik domekara bitartean, Elgoibarko Sutegixa Gaztetxean.

2016 04 22 khris rios gaztetxean kartelaKhris Riosek ‘All night long’ izena jarri dio Sutegixa Gaztetxean eskainiko duen DJ saioari. Zapatuan, hilaren 23an, hasiko da saioa 23:00etan eta domeka goizaldeko 07:00ak arte arituko da Rios musika jartzen.

Elgoibarko DJak aurreratu duenez, “pasioz” betetako Techno musika saioa prestatu du. Estudioan grabatutako abesti berriak, remixak eta saio honetan bakarrik entzun ahal izango diren zenbait “ezusteko” prest dituela gaineratu du. Sarrerak 10 euroan salduko dituzte eta edari bat emango dute doan. 

Entzun hemen Khris Riosen musika

 

∞Lotura duten albisteak