'A flor de piel' poesia liburua argitaratu du Telmo Fernandezek, bere bigarrena

Barren.eus 2024ko urt. 19a, 09:04

Umetako ametsa bete zuen Telmo Fernandezek duela hiru urte, 22 urterekin: poesia liburu bat argitaratzea.

'Cada sitio' izena eman zion bere estreinako lanari, eta Cuadranta argitaletxearekin argitaratu zuen, nahiz formato digitalean eskuratzeko aukera ere eman zuen. Eta orain, beste lan batekin dator. 'A flor de piel' poesia liburua argitaratu du asteon Telmo Fernández-Campinún Etxabek (Elgoibar, 1999), eta datozen egunetan iritsiko da liburu dendetara. Hala ere, Internetez eskuratzeko aukera ere izango dela aurreratu du idazleak berak.
Beste norabait bizitzera doan gazte baten bizipenak biltzen ditu poemetan Fernandezek: "Herri handi batera aldatzeko, hazi den herria atzean uzten duen gazte baten bizipenak dira. Gaueko ordu txikietan soilik ematen diren xuxurlazko aitorpenen formako poemak. Galtzeari buruzko istorio bat; bihotz hautsiak, begi-kliskada pare batean, ezinbesteko pertsonak bihurtzen dira, eta, batez ere, hazi egiten dira", dio Telmo Fernandezek bere liburuaz.

Fernandez bera Madrilen bizi da 2021a geroztik.Ikasketak amaitzera eta lana bilatzera joan zen Madrilera. Horrez gain, idazten jarraitzen du, 12 urterekin piztu zitzaion idazle izateko gogoak bultzatuta. Proiektu berrietan lanean dihardu eta idazle gisa trebatzen, errezitaldi eta mikrofono irekietan parte hartzen duen bitartean.

2024 12 19 Aflordepiel azala poesia telmo fernandez

∞Lotura duten albisteak: