19 taldek hartu dute parte etapa berriko lehendabiziko jaiotza lehiaketan

Barren.eus 2023ko abe. 18a, 13:11

Aro berria hasi du aurten jaiotza lehiaketak, Elgoibarko Kabalgata Taldearen gidaritzapean. Zapatuan egin zuten lehiaketara 19 jaiotza aurkeztu zituzten.

Elgoibarko Parrokiako Katekesia taldeak 35 urtez antolatu zuen Gabonetako jaiotza lehiaketa. 1987an antolatu zuten estreinakoz, eta iaz azkenengoz. Elgoibarko Kabalgata Taldeak hartu du jaiotza antolatzeko lekukoa eta zapatuan estreinatu ziren. Izena emanda zeuden 19 taldeek Aita Agirre kulturgunera eraman zituzten euren lanak eta epaimahaiko kideek guztiak ikusi ostean, eman dute epaia. Lehen saria Danel Perez, Juan Castro, Martin Mujika, Eñaut Ruiz, Juñen Loiola eta Edur Guineak aurkeztutako jaiotzari eman diote. Bigarren saria, berriz, Scarlett Avendañok eta Paula Avendañok eskuratu dute, iaz moduan. Hirugarren saria De La Maza familiara joan da, Maialen, Ander eta Julen De la Mazak aurkeztutako jaiotza saritu baitute hirugarren sariarekin. Laukote batek lortu du laugarren saria: Nora Etxaniz, Izaro Postigo, Iker Postigo eta Paul Esnaolak osatutako taldeak. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete parte hartzaileei eta Elgoibarko Udalari, Elgojaiotza elkartekoei, Aranburu bitxi-dendari, Kopilani eta Astigarraga kirol dendari ere eman dizkiote eskerrak, "emandako babesagatik eta laguntzagatik".

Lehiaketara aurkeztutao jaiotzak abenduaren 21ean ikusgai jarriko dituzte Kultur Kafea tabernan, tabernako ordutegian. Abenduaren 21etik 24ra eta 26tik 29ra bitartean egongo da jaiotza erakusketa bisitatzeko aukera.

Hona jaiotza sarituak eta egileak, antolatzaileek pasatako irudietan:

2023 12 17 jaioatza lehiaketa elgoibar talde irabazlea 1

2023 12 17 jaiotza lehiaketa elgoibar 2saria

2023 12 17 jaioatza lehiaketa elgoibar talde 2saria

2023 12 17 jaioatza lehiaketa elgoibar talde 3saria

2023 12 17 jaiotza lehiaketa elgoibar 3saria egileegaz

2023 12 17 jaioatza lehiaketa elgoibar talde 4saria

2023 12 17 jaiotza lehiaketa elgoibar 4saria