Ruper Ordorikak kontzertua emango du urtarrilaren 7an, Mendaron

Barren.eus 2023ko abenduaren 15a

Mendaro herriaren 40. urtemugaren baitan antolatu dute kontzertua Mendaroko Udalak eta Gararock taldeak, elkarlanean. Kontzertua San Agustin kulturgunean izango da, 19:00etan, eta sarrerak salgai daude Morroskillo dendan eta Leire jantzi-dendan, 12 euroan. Pertsonako, gehienez lau sarrera eskuratu ahal izango dira.