Landarbaso abesbatzaren Kontari taldeak kontzertua emango du Mendaron, hilaren 30ean

Barren.eus 2023ko abenduaren 15a

Landarbaso Abesbatza 1991an sortu zuten Errenterian, 16 eta 36 urte bitarteko gaztez osatuta. Gaur egun, baina, elkartea hiru taldek osatzen dute eta 100dik gora kide dauzka: Kontari (8-14 urte), Landarbasoko Dizdizka Taldea (15-21 urte) eta Landarbaso Abesbatza (17-45 urte). Hain justu ere gaztetxoenak dira Mendarora etorriko direnak.

Kontzertua San Agustin kulturgunean izango da, 12:30ean, debalde, eta kontzertu ondorenean Mendaroko Udalak urteurrenaren harira antolatu duen lehiaketako sariak banatuko dituzte, bai eta ipuin lehiaketakoak ere. LH1etik DBH4ra arteko ikasleek parte hartu dute lehiaketan.