Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 04 14 brigada improductivaElgoibarko Sutegixa Gaztetxea ska eta rock musikaz jantziko dute Brigada Improductiva iruindarrek eta Egurra Ta Kitto azpeitiarrek zapatuan.

Brigada Improductiva 2007an sortu zenetik, ska-rock erritmoak folkaren alaitasunarekin nahastu ditu emanaldi bakoitzean musika eta festa zabalduz eta Sutegixa gaztetxera ere jai giroa ekarriko du zapatuan (apirilak 16). 22:30ean hasiko da iruindarren emanaldia. Zazpikote honek entzuleekin bat eginda musika adoretsu eta letretako mezu kritikoarekin gozatzea eta gozaraztea du helburu.

•Egurra ematera

Egurra Ta Kitto Azpeitiko ska-punk taldea eszenatokian egurra banatzeko prest etorriko da. Taldean hainbat aldaketa egin zituzten eta indarberrituta arituko dira eszenatokian. Ska doinuak alde batera utzi gabe, punk-rock doinuetan sakondu dute kantu berrietan aldarrikapen eta salaketa hitz zorrotzekin. Kontzerturako sarrerak gaztetxean bertan egongo dira salgai 5 eurotan.

Tierra y Libertad filmaren emanaldia

Sutegixan antolatzen dituzten zine emanaldien barruan, Tierra Y Libertad filma eskainiko dute gaur (apirilak 15) gauean, 21:30etik aurrera. Espainiako gerra zibilean girotuta dago Ken Loach zinemagile ingelesak 1995ean eginiko gerra drama. George Orwell ingeles idazlearen Kataluniaren Omenez eleberrian oinarritua dago.

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza