Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 04 14 txarangaKalera aterako dute musika Inazio Bereziartua musika eskolako instrumentu taldeek barixakuan (apirilak 15). Kalejiran ibiliko dira Elgoibarko kaleetan barrena eta geldialdiak egingo dituzte Kalebarrenen, Kalegoenen eta Lekuederren.

Inazio Bereziartuako instrumentu taldeek –guztira 15– kontzertua eskaini zuten joan den barixakuan Musika Eskolako auditorioan. Barixakuan, baina, musika eskolako pareten babesa laga eta kalera irtengo dira instrumentu taldeak. 19:30ean Lekuederretik abiatu eta txaranga lagun dela kalejira egingo dute. Kalejira horretan, ordea, hainbat geldialdi egingo dituzte Kalebarrenen, Kalegoenen eta Lekuederren bertan. Horietan instrumentu taldeek zenbait abesti eskainiko dituzte.

Hona hemen egitaraua:

TRONBOI TALDEA (Kalebarren plazan)

  • Trombumba………………… G.W.Lotzenhiser
  • I will survivew …………… Dino Pekaris & Freddie Perren

Musikariak: Alaitz Almortza, Aitor Barrutia, Eneko Larruskain

 

KLARINETE TALDEA (Kalegoen plazan, Jai-alai parean)

  • Sycamore…………………… Scott Joplin
  • The strenous life………… Scott Joplin

Musikariak: Iban Zapata, Iker Zapata, Jon Etxaniz, Oier Ruiz, Mikel Agirrebeña, Unai Guardia

 

AKORDEOI TALDEA (Udaletxe aurrean)

  • Take a chance of me + Honey honey…… Abba
  • The final countdown……………………………… Europe

 

TRIKITILARIAK (Lekueder parkean, Tantaka aurrean)

  • Fandangoa, Arin-arin-a, Courinta eta Kalejira

 

SAXOFOI TALDEA (Musika Eskola aurrean)

  • Family Guy theme ……… Whalther Murphy

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza