Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 10 11 karrika antzerki taldea durango anbotoJose Martin Urrutia "Txotxe" zenak sortu zuen Karrika antzerki taldeak 25 urte bete ditu aurten, datorren urtetik aurrera ospatzeko asmoa badute ere. Durangoko San Fausto jaietan aitortza egingo diote taldearen 25 urteko ibilbideari.

Kale antzerkia eta antzerki iraultzailea egin eta sustatzeko sortu zuen Karrika antzerki talde amateurra Jose Martin Urrutia "Txotxek", beste hainbat lagunekin batera, duela 25 ute Durangon. Sortzaile eta antzerki zuzendari estimatua izan zen Txotxe 2018an zendu zen arren, hark hasitako bideari eta hasierako espirituari eutsi diote egungo taldekideek. Urtarrilean egingo dute urteurren ekitaldia, eta urte hauetan guztietan Karrika familia, -edo "sekta" euren buruari deitzea gogoko duten moduan- osatu duten lagunek parte hartzea nahi dute, eta baita herritarrak ere.

Durangoko San Fausto jaietan ere gogoan izango dute urtemuga, eta taldearen 25 urteko ibilbidea aitortzeko Durangoko Txosnagunearen txupina jaurtitzeko aukeratu dituzte. Gaur izango da txupinazoa, 20:00etan, txosnagunean. Ekitaldiari euren ukitua emango diotela aurreratu dute taldekideek. 

Informazio osoagoa: anboto.eus

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza