Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 10 10 Campeonex tokikom 700x700Iñaki Agirre zinemaldiarekin denboraldiari hasiera eman ostean, urrirako hiru zine emanaldi antolatu ditu Ongarri zine klubak. Era berean, 'Campeonex' filma ikusteko aukera egongo da Herriko Antzokian.

Hasteko, eguazten honetan, "El sol del futuro' filma emango dute Ongarri zineklubekoek, Herriko Antzokian, 21:00etan.

Nanni Moretti zinegile italiarrak zuzendutako filma da honakoa eta bere pelikuletan ohikoa den moduan, berak antzezten du protagonista nagusiaren rola. Morettik, zinema zuzendari ezagun bat gorpuztuko du fikzioan eta beste film bat grabatzen ari den bitartean aurre egin beharko dio emaztearekin duen krisiari.

Urriaren 18an 'Godland' filma emango dute zine klubaren emanaldietan eta 'Aisha' urriaren 25ean.

2023 10 10 elsoldelfuturo NANNI MORETTI

 • 'Campeonex' filma asteburuan
Jai zubian zineaz gozatzeko aukera izango da Elgoibarren. Eguenetik astelehenera bitartean ikusi ahal izango da 'Campeones' filmaren jarraipena den 'Campeonex'. Honakoa da Javier Feserrek zuzendutako filmaren sinopsia: "Gure 'txapeldun' taldeak saskibaloia utziko du eta atletismoren mundu liluragarrian sartuko da entrenatzaile berri batekin. Diziplina berriaren eskakizun gogorren eta entrenatzaileak zoritxarrak eta miseriak erakartzeko duen gaitasunaren artean, dena alderantziz aterako da".

 'Campeonex'

  • 12, eguena: 19:00
  • 13, barikua: 19:00
  • 14, zapatua: 19:00 / 22:15
  • 15, domeka: 19:00
  • 16, astelehena: 21:00

*Oharra: Astelehenean 21:00etan hasita emango dute 'Campeonex', eta ez 21:30ean, BARREN aldizkarian erratuta agertzen den moduan.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza