Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 06 07 nerea arriola biolinaEuskadiko musikari gazteen X. lehiaketa jokatu da orain dela gutxi Donostian eta Nerea Arriola biolin-jole mendaroarrak harizko musika tresnen sailean, 12 eta 15 urtekoen mailan, lehen saria eskuratu du iaz lortutako bigarrena gaindituz. 

Esther Barandiaran piano-jolea lagun zuela bi pieza jo zituen Nerea Arriolak. Maila altuko lehiaketa da Euskadiko musikari gazteena, eta hori erakutsi zuen Mendaroko musikariak ere.

Lehiaketa bera bukatu bada ere, irabazleek jarraituko dute ibilbidea, izan ere, eskola magistraletara entzule modura joan ahal izango dira eta Musikeneko Orkestako, Bandako zein Big Bandeko entseguetan hartuko dute parte. Nerea Arriolari ere dei egingo diote seguru asko.

Bestalde, maila bakoitzeko irabazleak, Nerea Arriola tartean, musika esperientzia jardunaldi batera joango dira. Modu esklusiboan Euskadiko Orkesta Sinfonikoko entsegua eta kontzertu bateko soinu-proba entzun eta ikusi zein musikariekin hizketan egiteko aukera izango dute.

14 urte besterik ez ditu Nerea Arriola mendaroarrak, baina dagoeneko bide luzea egin du biolin-jotzaile moduan. Ume-umetan hasi zen, eta laugarren urtea izan du aurten EIO Euskadiko Ikasleen Orkestran. Irakurri hemen: BARREN aldizkariari eskaini zion elkarrizketa(BARREN 967 2015-10-23 –PDF-)

2016 04 07 nerea arriola biolina2015

 

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza