'Belarriko kilkerra' eta 'Surflaria' eman ditu argitara Uxue Alberdik

Barren.eus 2023ko urr. 5a, 14:42

Bi lan berrirekin dator Uxue Alberdi: Belarriko kilkerra eta Surflaria. Azken egunetan aurkeztu ditu jendaurrean bi lanok, komiki albuma bata eta narratiba liburua bestea.

Uxue Alberdi Estibaritzek (Elgoibar, 1984) joan zen astean argitaratu zuen Susana Martin komikilariarekin batera Surflaria albuma (Ikastolen elkartea). Bizitzaren eta heriotzaren urek bat egiten duten istorioa da Surflaria. Amaiak, komikiko protagonista nagusietako batek, jasoko duen telefono dei batekin hasten da istorioa. Dei horretan esango diote hamar urte igaro ostean hiltzat jo dutela Eki, itsasoan desagertu zitzaion laguna. Informazio osoagoa HEMEN

Martitzenean aurkeztu zuen, bestetik, Belarriko kilkerra narratiba liburua (Elkar, 2023), Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak dira liburukoak, eta ahozkotasuna, memoria, transmisioa, eta giza kondizioaren oinarriak biltzen dituzte, Alberdiren esanetan. Begoña Durrutyk ilustratu du liburua.

Kultur Shareakoek bideoan jaso dituzte egileek Belarriko kilkerra liburuaren aurkezpenean esandakoak.

2023 10 05 uxue alberdi belarriko kilkerrak surflaria azalak