500 urteko tradizioa dauka ezpata dantzak, eta Haritz Euskal Dantza Taldeak 2009an berreskuratu zuen dantza hau Elgoibarrerako. Ordutik, Errosario Kaleko Amaren Egunaren bueltan irudikatzen dute, egunetik gertuen dagoen domekan, gehienetan, baina aurten egunean bertan dantza egingo dute. Dantza berreskuratu zutenetik hamalaugarrena izango da.
11:00etan da meza nagusia eta San Bartolome eliza barruan hasiko da ezpata dantza, taldeko ezpata-txikiek eliza barruan dantzatuko baitute. Meza bukatu ostean, ezpata-dantzari guztiak elizaren kanpoaldean bilduko dira dantza egin eta prozesioari ekiteko. San Bartolome parrokia aurrean hasi eta izen bereko kaletik Errosario kalera joko dute, Udal txistulari taldekoek lagunduta, eta bidean geldialdiak egingo dituzte dantzarako: eliza atarian, Kultur Etxe aurrean, Errosario kalean dagoen Ama Birjinaren irudiaren azpian, eta azkena, Kalegoen plazan.
∞Lotura duten albisteak:
- Errosarioko Amaren omenezko Ezpata Dantza irudikatu dute (2022-10-03)
- Errosarioko ezpata-dantzaren horma irudia margotzen ari dira Errosario kalean (2022-04-08)
- Kalegoen plazan egin dute aurtengo Errosarioko Amaren ezpata-dantza (2021-10-03)
- Koldo Lizarralderen omenez dantzatu zuten Errosario Kaleko Amaren Eztapa-dantza (2019-10-08)
- Ezpata dantza elizako arkupeetan egin dute euriagatik (2018-10-07)
- Hamargarren ezpata-dantzak aldaketak izango ditu ibilbidean (2018-10-04)
- Ezpatek batuta aritu dira dantzan Errosariko Amaren Egunean (2017-10-07)
- Aurten ez da Errosario kalean jairik egingo (2016-10-05)
- Elgoibarko tradizioan errotzeko asmoz birsortu dute ezpatadantza (2009-10-14)