Munlet bikote mendaroarrak elektro punk musikaz beteko du Sotoa

Barren.eus 2016ko api. 7a, 09:20

Disko berria amaitzen ari bada ere, zuzenekoak ez ditu albora utzi Mendaroko Munlet bikoteak. Ina Iriondo Herr Professor eta Anita Perez Lady Fingers Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan izango dira estreinakoz, Sinuoseren eskutik, barixaku honetan, hilak 8. 

2016 06 07 munlet elgoibarrenKontzertua, kantu berriak aurkezteko eta zaharrak gogorarazteko baliatuko du elektro punk musika egiten duen Munlet bikoteak. “Kantu guztiak oso animatuak eta kañeroak izango dira”, Munleten esanetan. Zuzeneko emanaldiez gain, amaitzen ari dira diskoa. “Kristorena geratzen ari da dena hitazo-z beterik eta nahiko originala eta anarkikoa gaur egunerako. Ea datorren hilabeterako edo hurrengorako prest dagoen”.

•Lehen aldiz Sotoan

Aurrez ez dute sekula kontzerturik eskaini Kultur Etxeko sotoan, baina gogotsu etorriko dira. “Ez dugu sekula jo Sotoan, baina askotan egon gara kontzertuak entzuten eta demaseko leku polita da, gogoz gaude”. Anita eta Ina izango dira musikari eta kantari nagusiak, baina gonbidatu batzuek ere edukiko dituztela aurreratu dute, “oso berezia izango da”. 

Emanaldia 23:00etan hasiko da eta kontzerturako sarrerak hiru euroan salduko dituzte.