‘Sugea’, Jon Gurrutxagaren bideoklip berria

Barren.eus 2016ko api. 5a, 11:11

Kantu berriak sortzeko prozesuan murgilduta dagoen arren, Jon Gurrutxagak mugimenduan darrai. Hitz lauz (Gaztelupeko Hotsak, 2014) diskoan jasotako Sugea abestiaren bideoklipa aurkeztu du orain. Kultur Etxeko sotoan grabatu du. (bideoa dauka)

Taldearekin nahiz bakarka eskaintzen ditu emanaldiak musikari elgoibartarrak. Hona hemen bere bakarkako kontzertuen isla izan daitekeen kantuetako bat, Hitz lauz (Gaztelupeko Hotsak) diskoan jasotako Sugea abestia. 2014an kaleratu zuen Jon Gurrutxagak Hitz lauz, bakarkako bere bigarren diskoa. Konntaidazu dantzan abestiaren bideoklipa eman zuen ezagutzera lehenik, eta orain sugea abestiaren bideoklipa kaleratu du. Hona hemen bideoklipa: