62 dantzarik parte hartuko dute Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan

Barren.eus 2016ko api. 5a, 09:52

Aurresku eta soinu zahar txapelketako jardunaldia jokatuko dute Elgoibarren datorren asteburuan. Guztira, 62 dantzarik parte hartuko dute, eta horien artean Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako hamaika ordezkari izango dira.

Ohi duten legez, bi kanporaketa jokatuko dituzte: zapatuan A saileko (7-11 urte) neska-mutilak lehiatuko dira, 16:00etatik aurrera, eta domekan, berriz, B sailekoen (11-15 urte) txanda izango da. Goizez izango da domekako saioa, 11:00etan hasita.

•Elgoibarko dantzariak

2016 04 05aurresku soinu zahar kartelaGuztira, Euskal Herri osotik etorritako 62 dantzarik parte hartuko dute Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketaren 15. edizioan. Dantzari elgoibartarrak ere igoko dira Herriko Antzokiko oholtza gainera. Zapatuko saioan, Irune Arriola, Aimar Almortza eta Markel Goenaga izango dira Elgoibarko ordezkariak. Domekan, berriz, Maddi Zabala, Amaia Sasiain, Lorena Etxaniz, Naroa Lopez, Irati Marcos, Oihane Agirrebeña, Nerea Sasiain eta Gaizka Uranga igoko dira oholtzara. Oier Galindok ere parte hartzen du txapelketa hauetan, baina min hartu zuen irailean eta dagoeneko osatuta dagoen arren, aurten ez du txapelketan parte hartuko.

Aurresku eta soinu zahar txapelketan parte hartzen duten Elgoibarko dantzariek ordubeteko saioak egiten dituzte astero txapelketa prestatzeko, taldekako entseguez aparte. Irakasleen berbetan, dantzarako teknika lantzeaz gainera jendaurrean bakarrik dantza egitera ohitzeko egokiak dira txapelketak, eta bide batez herri eta lagun berriak ezagutzeko aukera izaten dute. 

2016 04 04 aurresku soinuzahar2015