Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 09 13 irakurketa kluba mendaroIrakurzaletasuna eta liburuekiko interesa sustatzeko eta euskara hauspotzeko antolatu zuten estrainekoz 'Letren harietatik jolasean' irakurketa kluba Arno Guraso Elkarteak eta Udal Liburutegiak, eta hirugarren ikasturtea izango du aurten.

HH5etik LH6ra arteko ikasleei zuzenduta dago, eta adin tartearen arabera hiru talde osatu nahi dituzte: HH5etik LH2ra artekoak (17:00etatik 17:40ra), LH3 eta LH4koak (17:45-18:25) eta LH5-LH6koak (18:30-19:15).

Saioak hilean behin izango dira, eguenetan, eta Mireia Delgado ipuin kontalari eta bitartekari literarioak gidatuko ditu. Ondorengo egunetan izango dira saioak:

  • Urriak 19
  • Azaroak 23
  • Urtarrilak 25
  • Otsailak 22
  • Martxoak 21
  • Maiatzak 23

Abenduan eta apirilean etena egingo dute, neguko eta udaberriko oporraldiagatik. Izena emateko honako helbide honetara idatzi behar da, urriaren 12a aurretik: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Udal liburutegian izango dira saio guztiak, eta izen ematea doan izango da.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza