Komunikabideak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 03 17 nerea gurrutxaga saritua rioGazte Olinpic Team lehiaketan saritu dute Nerea Gurrutxaga Zuatzubizkar gazte elgoibartarra, eta Rio de Janeiron (Brasil) egingo diren Joko Paraolinpikoetara joateko txartela irabazi du, beste zazpi gazterekin batera. Berriemaile lanak egingo dituzte, batez ere, Basque Team-eko kirolarien jarraipena eginez. (bideoa dauka)

Gazte Olinpic Team lehiaketara aurkeztu zuen bideo lan batekin (beherago ikus daiteke) irabazi du Nerea Gurrutxagak Riok de Janeiroko Joko Paraolinpikoetara joateko saria. Sarituak izan diren lau lagunek Olinpiar Jokoak landuko dituzte eta beste lauk Paralinpikoak. Azken horietako bat da Gurrutxaga. Gazteaukerako bloga, Instagram, Facebook, Twitter, Youtube eta Flickr bezalako kanalak erabiliz, Basque Team-eko kirolarien jarraipena egin beharko dute guztiek Riotik (zortzi blogarien fitxa). Olinpiar Jokoak abuztuaren 5etik 21era izango dira, eta Paralinpikoak irailaren 7tik 18ra. 

2016 03 17 sarituak rio jokoak

Nerea Gurrutxagak 21 urte ditu eta Ikus-entzunezko Komunikazio gradua ikasten ari da Bilbon. “Kazetaritza atsegin dut, baita publizitatea ere, eta hau aukera ezin hobea da nire komunikatzaile jarduna hobetzeko. Pertsona irekia naiz, alaia, eta bidaiatzea eta lagunekin egotea dut gustuko. Kirolari dagokionez, eskubaloi jokalaria izan naiz eta eliteko edozein kirol ikustea dut gogoko”, esan du.

Nerea Gurrutxagak lehiaketara aurkeztutako lana:

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza