2022an barren.eus webgunean gehien irakurri diren albisteak

Barren.eus 2023ko urt. 25a, 10:00

Guztira 1300 albiste inguru argitaratu dira barren.eus-en 2022. urtean, eta ikustaldi gehien izan dituztenak zerrendatzen dira jarraian.

Herritarren interesa piztu duten albiste ikusienak batu ditugu ondorengo zerrendan:

 • 400.519 bisita izan ditu barren.eus-ek 2022an
Google Analytics neurgailuaren arabera, barren.eus webguneko 95.101 erabiltzaileek 400.519 sesio egin dituzte 2022eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, horrek esan nahi du egunean, batez beste, 1.097 bisita izan dituela webguneak. Eginiko bisitetan 778.852 orri ireki zituzten herritarrek 2022ean; egunean, batez beste, 2.133 orri. Gainera, erabiltzaileek, batez beste, minutu bat eta 53 segundo igaro zituzten webgunera egindako bisita bakoitzean.
Urtebete lehenagoko datuei, 2021ko audientzia datuei, erreparatuz gero, %7 egin dute gora saioek, 2021an 374.271 sesio egin baitzituzten webguneko erabiltzaileek. Eta, erabiltzaile kopuruak ere %13 egin du gora, 84.113tik 95.101era. Bitxikeria modura, bisita gehien eduki genuen urteko eguna abenduaren 28a izan zen (Irunaga Txiki Eguna erre zen egun horretan). Abuztuaren 26a eta apirilaren 1a izan ziren beste bi egun seinalatu.
Alabaina, audientzia datuak ez dira iritsi 2020koetara, pandemia betean goia jo baitzuen 425.362 sesiorekin.

2023 01 20 audientziak barren.eus 20220101 20221231 2022 urtea

2023 01 24 Urtekaria barren azalak 2022